TINKO Durangoko Azokan
2007-11-20
Ikus-entzunezko euskarazko material eskaintza urriaren hutsunea betetzeko asmoz, aurten lehenengo aldiz, Tinko Euskara Elkarteak bere DVD eta VHS film katalogoa Euskal Herritar ororen eskura jarri du Durangoko Azokan.
Eta emaitzak ezin hobeak izan dira; Jendearen jarrera oso izan da baikorra, eta umeek berehala ezagutu dituzte filmak. Honela, filmik salduenak "Prop eta Berta", "Urtemuga festa" eta "Txoritxoak" izan dira (guztiak etxeko txikienei zuzendutakoak); eta gaztetxoagoentzat, berriz, "Sorgin bat etxean" eta "Annalouise eta Anton".