Gidoi lehiaketa haurrentzat
2008-05-12
2005. urtean, TINKOk haurrentzako Gidoi Lehiaketa bat antolatu zuen. Ikastetxeei haurrek gauzatu beharreko labur baten gidoia idazteko deialdia luzatu zitzaien eta jasotako lanak aditu-talde batek aztertu zituen. Irabazleak azkenean, interes gehien azaldu zuten haurrak izan ziren; Honela Lasarte, Tolosa, Basauri, Galdakao eta Bilboko haur koadrila bat Aiako barnetegi batean bildu zen laburmetrai bat egiteko. Elkarbizitzaren gazi-gozoak filmearen kreazio-prozesuaren gora-beherekin egin zuten topo, umeek beraiek erabaki zituzten eure rolak eta hasieratik bukaerara haiek egin zuten lan guztia. Emaitza AKABO laburra izan zen.