Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Hasiera / Historia

Historia

1994. urtean sortua, TINKO EUSKARA ELKARTEA, euskara zinema aretoetan sarrarazi eta gure hizkuntzaren normalkuntza sustatzeko helburuarekin jaio zen.

Geroztik, “Euskara zine aretoetara” lemapean Euskal Herriko ikastetxe orori esfera internazionaleko hainbat film euskaraz ikusi eta hauek material didaktikoen bitartez lantzeko aukera eskaintzen dio Tinkok.

1993-1994 ikasturtean hasi zuen Tinkok bere ibilbidea. Aspalditik bikoizle talde batek kezka bat geneukan: zergatik ez ote zen Areto Komertzialetan zinea euskaraz ikusten. Mila buelta eman ondoren, proiektua martxan jartzea erabaki genuen. Euskara Zine Aretoetara ( EZA proiektua).

Urte hartan piloto moduko bat egin genuen; Ikastetxe guztiei galdetu genien ea euren haurrak eskola orduetan zinemara eramango ote lituzketen zinea euskaraz ikustera. Erantzuna oso  izan zen bakoirra eta ondorioz, lau film prestatu genituen.
Bost mila haur inguru joan ziren lau filmak ikustera eta izugarrizko arrakasta izan genuenelakoan aurrera jarraitzea erabaki genuen. Irakasleek, beraien aldetik esan ziguten, ekitadia eskola orduetan zenez, filmeen inguruko material didaktikoa sortzea oso komenigarria izango litzatekeela. Hurrengo urterako filma euskaraz ikusteaz gain, haur bakoitzak ikusitako filmarekin zerikusia zuten zenbait balore lantzeko liburuxka bat zeukan. Egun SASOIA lan taldeak egiten ditu unitate didaktiko horiek eta benetan lan txukuna egiten dute.

Bazirudien proiektuak aurrera egingo zuela eta funtzionatu ahal izateko enpresa bat utzi ziguten  “Word Baske” izenekoa. Berehala konturatu ginen ezinezkoa zela enpresa modura funtzionatu, euskara elkartea zela egokiena. TINKO EUSKARA ELKARTEA sortu genuen, orduan. Lehen urte haiek gogorrak izan ziren. Diru-laguntzarik ez genuen jasotzen, “ametsak ez zirelako diruz laguntzen” esaten zigutenez.
 
1996. urtean Hezkuntza Sailak eman zigun lehen diru-laguntza. Ordundik, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bizkaiko Foru Aldundiak  eta hainbat Udalerrik parte hartzen dute programa honetan. Bost mila ikusletik laurogei milara iritsi gara eta urtetik urtera hobetuz  joateko asmoa dugu.

Helburua oso argi daukagu: Euskal Herriko haurrak, hemen estreinatzen diren film guztiak euskaraz ikusteko aukera izatea.
-Marian Galarraga (Tinko Euskara Elkarteko lehendakaria)-

 


Portuene 2, 20008 Donostia (Gipuzkoa)  |  TEl.: +34 943 310 036  |  tinko@tinkoeuskara.org