Robotak
Fitxa teknikoa
Urtea: 2005
Iraupena: 84'
Herrialdea: USA
Zuzendaritza: Chris Wedge, Carlos Saldaņa
Gidoia: Ron Mita, Jim McClain
Muntaia: John Canochan
Musika: John Powel
Aktoreak: Ewan McGregor, Halle Berry, Robin Williams, Greg Kinnear, Mel Brooks, Drey Carey, Jim Broadbent, Amanda Bynes, Jennifer Coolidge ,Paul Giamatti.
Ekoizpena: Blue Sky
Ikuslego egokia: 6-9 urte
Sinopsia
Filmean robot gogoangarriak ezagutuko dituzu: Rodney Latorri, bazter guztietako robotei lagundu nahi dien gazte eta asmatzaile bikaina; Cappy, robot eder, bizi eta argia, berehalakoan Rodneyren adiskide bihurtuko dena; Ratchet enpresaburu gaizto eta ustela, Rodney desagerrarazi nahiko duena; Soldatzaile Handi, norabidea galduta dabilen maisu-asmatzailea, eta egoerara moldatzen ez den robot talde bat, Herdoilduak, besteak beste, Kerten eta Piper.
Kerteni, aldian behin, burua eta zangoak erortzen zaizkio, unerik desegokienean beti. Rodneyk etengabe konpontzen du Kerten eta horrela, adiskide handiak bihurtzen dira.
Piper Kertenen arreba mari-mutila da, denak aho zabalik uzten dituena bere ausardia eta kemenarekin. Emaitza kontakizun komiko eta denborak mugatu gabekoa da, marrazki bizidunen arloan haratago doana. Bizitasunez eta aldarte onez betetako pertsonaiak aurkezten ditu, eta kontakizun adoretsu bati esker, ederki asko frogatzen da robot batek distira egin dezakeela zerez egina dagoen gorabehera.

