Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Hasiera / Tinko euskara /

2008-2009

/ Hiru Mosketariak

Hiru Mosketariak


Fitxa teknikoa

Urtea: 2005
Iraupena: 75´
Herrialdea: Danimarka
Zuzendaria: Janis Cimermanis
Gidoia: Maris Putnins
Argazkia: Evalds Lacis
Muntaia: Rasmus Stensgaard, Madsen Evalds Lacis & Janis Cimermanis
Musika: Martins Brauns
Ekoizpena: Maris Putnins, Bob Last & Peter Garde
Ikuslego egokia: 6 urtetik aurrera.

Sinopsia

Alexander Dumasen eleberri klasikoaren interpretazio bizi, umoretsu eta erakargarri honek justizia maite duen D'Artagnan gaztea aurkezten digu. Aitak ezpataren sekretu guztiak erakutsi ondoren, Gaskoniatik Parisera alde egiten du, Luis XIII.a Erregearen musketari bihurtzeko asmoz.

Parisera bidean, kardinalaren zaindarietako batek musketarientzat zeraman aurkezpen gutuna lapurtzen dio.

Parisera iritsi bezain laster, Athos, Porthos eta Aramis musketariak iraintzen ditu, eta duelua hitzartzen du haietako bakoitzarekin. Kardinalaren zaindariek duelua eteten dute eta musketariak atxilotzen ahalegintzen dira, legez kanpokoa den duelua egiteagatik. D'Artaganan musketarien alde jartzen da eta laurak, elkarrekin, beren lehen borroka irabazi ondoren, betiko adiskidetzen dira.

Elkar hartuta jarraituko dute borrokan botere-gosez dabilen Kardinalaren eta bere zaindarien aurka. Kardinalak, halaber, Erregea eta Buckinghameko Dukea, Erreginaz zeharo maiteminduta dagoena, arriskuan jarri nahi ditu. Musketarien eta Bonacieux andre ederraren laguntzari esker, D'Artgananek Erreginaren ohorea garbi gordeko du, kardinala mendean hartu eta Erregearen musketari bihurtuz.

Fotogramak

 

 



Portuene 2, 20008 Donostia (Gipuzkoa)  |  TEl.: +34 943 310 036  |  tinko@tinkoeuskara.org