Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Hasiera / Tinko euskara /

2012-2013

/ WINKYren ZALDIA

WINKYren ZALDIA



Sinopsia

Sei urteko Winky Wong eta bere ama Winkyren aitarekin elkartu berri dira itsas ertzean dagoen Holandako herrixka batean. Aitak txinatar jatetxe bat du bertan. Hasieran, Winkyri gogorra egingo zaio hizkuntza berri bat ikastea eta lagunak egitea. Behin batean, eskolan egun gogor samarra igaro ondoren, Winkyk pottoka eder batekin egiten du topo. Handik aurrera, egunero joango da zalditxoa ikustera. Zoritxarrez, Winkyren gurasoek ez dute bere zaletasun berria batere gustuko.

Pottoka gaixotzen denean eta lotan jarri behar dutenean, Winkyk bere zaldia izan nahi duela erabakitzen du. Badaki, ordea, gurasoek ez diotela sekula bat erosiko. Hala, Winkyk San Nikolasen berri izaten du eskolan. Gizon bizardun zahar hori zaldian ibiltzen omen da eta opariak banatzen dizkie haur txintxo guztiei. Winkyk, jakina, badaki zer nahi duen harengandik: zaldi bat!! "Txintxoa" izan behar du, beraz, eta zaldia izango du horrela!

Fitxa teknikoa


Herrialdea: Holanda
Zuzendaria: Mischa Kamp
Gidoia: Tamara Bos
Argazki-zuzendaria: Lenner Hillege
Muntaia: Sander Vos
Musika: Johan Hoogewijs
Argazkilaria: Victor Arnolds
Aktoreak: Ebbie Tam, Jan Decleir, Betty Schuurman, Anneke Blok, Aarón Wan, Hanyi Han, Mamoun Elyounoussi, Sallie Harmsen, Nori de Winter
Ekoizpena: BosBros. Film-TV Productions


Urtea: 2005
Iraupena: 95´

Ikuslego egokia: Lehen Hezkuntzako 1,2 eta 3 mailak

Unitate didaktikoan landutako gaiak: Kultura desberdinak, animaliak eta familia.


Kritika

http://www.salir.com/pelicula/el_caballo_de_winky


itxi



Usted no tiene la ultima versión de Macromedia Flash Player.

Este sitio web utiliza software de Macromedia®FlashTM . Usted tiene una versión antigua de Macromedia Flash Player que no puede reproducir el contenido de nuestro sitio web.

¿Desea descargar e instalar la ultima versión ahora? Esto solo tardara un momento. Descarguela directamente desde aquí.

Macromedia y Flash son marcas registradas de Macromedia, Inc.



 

Fotogramak

 

 



Zuatzu Enpresaldea, Juan Fermin Gilisagasti 2 -209 bulegoa, 20018 Donostia (Gipuzkoa)  |  TEl.: +34 943 310 036  |  tinko@tinkoeuskara.org