Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Hasiera / Tinko euskara /

2009-2010

/ LEPEL

LEPEL


Sinopsia:


Familiako kide guztientzako abenturazko filme honek bederatzi urteko Lepel gaztearen istorioa kontatzen du. Gurasoen desagerketa misteriotsuaren ostean, Koppenol, amona gaiztoa arduratuko da berataz, umea esklabu bezala erabiliz.
Egun batean Lepelek, nazkatuta, ihes egingo du amonaren etxetik eta denda handi batera joko du hala-nola ezkutatzera. Bertan, jertse-artean sekretuan bizi den Pleun nerabe gogorrarekin egingo du topo eta bien artean laguntasun heldua haziko da. Gaztetxoek, gainera, Broer dendako nagusiarekin txora-txora eginda dagoen Max dendariaren laguntza izango dute.
Max eta Pleun Lepelen gurasoak aurkitzeko plan bat lantzen hasiko dira eta euren bilaketa aurrera doan heinean Broer, euren konplot-ean inplikatuko dute, honen borondatearen kontra. Koppenol-ek, berriz, ez du Lepel hain erraz galdu nahi eta horregatik, umearen irakaslearekin bat eginda, umea berreskuratzen saiatuko da. Egunean zehar denda jada ez da izango Lepelentzat toki seguru bat. Zorionez, Pleun alboan dauka, eta honek amonaren atzamarretatik alde egin eta bere gurasoak bilatzen lagunduko dio.

Iraupena: 92'

Ikuslego egokia: Lehen Hezkuntzako 4,5,6 mailak

Unitate didaktikoan landutako gaiak: Familia, adiskidetasuna, umeen eskubideak.


Fitxa Teknikoa:


Zuzendaria: Willem va de Sade Bakhuyzen
Aktoreak: Loes Luca, Carice van Houten, Barry tsma, Joep Truijen, Neetje de Vree, Kees Hulst
Ekoizlea: Lemming Film, Leontine Petit & Joost de Vries
Gidoia: Mieke de Jong
Argazki zuzendaria: Guido van Gennep
Soinua: Kees de Groot
Soinu diseinua: Mark Rose
Musika: Robert Lackhart
Edizioa: Wouter Jansen


itxi



Usted no tiene la ultima versión de Macromedia Flash Player.

Este sitio web utiliza software de Macromedia®FlashTM . Usted tiene una versión antigua de Macromedia Flash Player que no puede reproducir el contenido de nuestro sitio web.

¿Desea descargar e instalar la ultima versión ahora? Esto solo tardara un momento. Descarguela directamente desde aquí.

Macromedia y Flash son marcas registradas de Macromedia, Inc.



 

Fotogramak

 

 



Portuene 2, 20008 Donostia (Gipuzkoa)  |  TEl.: +34 943 310 036  |  tinko@tinkoeuskara.org