IRABAZLE & GALTZAILE
Sinopsia
Hamaika modu daude bizitzan irabazteko. Fredrik hamar urte dituen Magda neskatilaren aita da. Tipo dibertigarria eta jockey saiatua da, eta, itxura denez, bere ametsetako zaldia aurkitu du azkenean.
Dena den, badirudi zaldi horrek, ez duela irabazteko gogorik. Fredrikek gero eta denbora gehiago eskainiko dio zaldiari, eta gero eta gutxiago alabari, eskolako 60 metroko lasterketarako gogoz prestatzen ari baita.
Aita gutxitan ikusten duenez, Magda amonarekin joaten da sarri bingo areto batera. Bertan, Helena ezagutuko du, bingoko langilea eta bizitzan irabaztea ere bilatzen duena.
Baliteke Helena ez izatea Fredriken ametsetako emakumea, baina bizitza, maitasuna eta aitatasuna zer den erakutsiko dio, eta bizitzan irabazteko benetan zer behar den.
Fitxa teknikoa
Urtea: 2004
Iraupena: 85´
Herrialdea: Suedia
Zuzendaria: Kjell Sundvall
Gidoa: Sara Heldt
Argazki-zuzendaria: Góran Hallberg
Editorea: Thomas Täng, Sebastian Amundsen
Musika: Jean Paul Wall, Dani Strömbäck
Aktoreak: Frida Hallgren, Märtha Ferm, Daniel Gustavsson, Mona Malm
Ekoizpena: Filmlance International, Sonet Film
Ikuslego egokia: 9 urtetik aurrera
Unitate didaktikoan landutako gaiak: Ahaleginduz gainditzea, familia eta autoestimua.
Usted no tiene la ultima versión de Macromedia Flash Player.
Este sitio web utiliza software de Macromedia®FlashTM . Usted tiene una versión antigua de Macromedia Flash Player que no puede reproducir el contenido de nuestro sitio web.
¿Desea descargar e instalar la ultima versión ahora? Esto solo tardara un momento. Descarguela directamente desde aquí.
Macromedia y Flash son marcas registradas de Macromedia, Inc.

